4 Jesusek agindu zion:—Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.
5 Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion
6 erreguka:—Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean.
7 Jesusek esan zion:—Neu joango naiz sendatzera.
8 Ehuntariak erantzun zion:—Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko.
9 Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du.
10 Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik.