12 Jesusek entzun eta esan zien:—Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.
13 Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiagodut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
14 Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana joan eta esan zioten:—Nolaz egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau eta zure ikasleek ez?
15 Jesusek erantzun zien:—Ezteietara deituak egon ote daitezke goibel, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau.
16 «Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten, adabakiak jantzia behartu eta zarratada handiagoa egingo bailuke.
17 Zahagi zaharretan ere ez da ardo berririk sartzen; bestela, zahagiak lehertu egingo lirateke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu. Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartzen da, eta batak eta besteak irauten dute».
18 Jesus honela ari zitzaiela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahuspezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da».