7 Ez ote dira horiek zuek daramazuen izen ederra iraintzen dutenak?
8 Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: Maitatulagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.
9 Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue, eta legeak berak salatzen zaituzte eta errudun egiten.
10 Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da.
11 Izan ere, ez egin adulteriorik esan duenak berak ez hil inor ere esan du. Beraz, adulteriorik egin ez arren, hilketarik egiten baduzu, legea hausten duzu.
12 Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala.
13 Zeren errukirik izan ez duenak, errukirik gabeko epaia izango baitu; errukitsu izan dena, ordea, garaile aterako da auzian.