48 eta esan du: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, nire aulkian nire ondorengoetariko bat jartzea eta nik ikustea eman didalako!»
49 Adoniasen gonbidatu guztiak, izuturik, jaiki eta nor bere aldetik joan ziren.
50 Adoniasek, Salomonen beldurrez, joan eta etxolako aldareak ertzetan zituen adarrei heldu zien.
51 Orduan, esan zioten Salomoni:—Salomon erregearen beldur da Adonias eta aldareko adarrei atxikia dago. Honela dio: «Zin egin diezadala Salomonek ez nauela ezpataz hilko».
52 Salomonek, orduan:—Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera; baina nolabaiteko gaiztakeriarik aurkitzen badiogu, heriotza izango du.
53 Orduan, Salomonek Adonias aldaretik jaitsarazteko agindu zien batzuei. Adonias etorri eta ahuspeztu egin zen Salomon erregearen aitzinean. Salomonek esan zion:—Zoaz zeure etxera!