5 Bitartean, Daviden eta Hagit-en seme Adonias harrotzen hasi zen, errege izanen zela pentsatuz. Guda-gurdiak, zaldiak eta aurretik joango zitzaizkion berrogeita hamar gizon eskuratu zituen.
6 Aitak ez zion sekula haserrerik egin, ezta galdetu ere zergatik jokatzen zuen horrela. Bestalde, Adonias oso liraina zen; Absalomen ondoren jaioa Davidi.
7 Harremanetan zebilen Tzeruiaren seme Joabekin eta Abiatar apaizarekin; bere alde zituen hauek.
8 Baina Tzadok apaiza, Joiadaren seme Benaias, Natan profeta, Ximei, Rei eta Daviden gudaririk ausartenak ez ziren Adoniasen aldeko.
9 Behinola, ardi, idi eta zekor gizenduak hil zituen Adoniasek opari bezala Zohelet haitzaren ondoan, Rogel iturriaren inguruetan, eta erregearen seme ziren bere anaia guztiak eta erregearen zerbitzari ziren Judako gizon guztiak gonbidatu zituen.
10 Natan profeta, Benaias, Daviden gudari adoretsuak eta bere anaia Salomon, ordea, ez zituen gonbidatu.
11 Orduan, esan zion Natanek Betsaberi, Salomonen amari:—Ez al duzu aditu, Hagit-en seme Adoniasek bere burua errege izendatu duela, David gure jaunak deus ere jakin gabe?