3 Zazpiehun emazte goi-mailako eta hirurehun ohaide izan zituen. Emakume haiek desbideratu egin zuten Salomon.
4 Honen bihotza jainko arrotzengana makurrarazi zuten zahartzaroan; ez zuen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, beraren aita Davidek izan zuen bezala.
5 Sidondarren jainkosa zen Astarte gurtu zuen; baita amondarren sasijainko nardagarria zen Milkom ere.
6 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen Salomonek, eta ez zen bere aita David bezain zintzo izan Jaunarentzat.
7 Jerusalemen aurrez aurre dagoen mendian kultu-leku bana eraiki zien Kemox-i, moabdarren sasijainko nardagarriari, eta Milkomi, amondarren sasijainko higuingarriari.
8 Orobat bere emazte atzerritar guztien jainkoei ere, emazte haiek beren jainkoei intsentsua eta sakrifizioak eskain ziezazkieten.
9 Haserretu zitzaion Jauna Salomoni, honek bere bihotza Jaunarengandik, Israelen Jainkoarengandik, aldendu zuelako. Bi bider agertua zitzaion,