34 Hala ere, ez diot erreinu osoa kenduko eskutik; bizi den bitartean buruzagitzan eutsiko diot, nik aukeratu nuen David neure zerbitzariagatik; hark bai bete zituela nire aginduak eta legeak.
35 Salomonen semeari kenduko diot erreinua eskutik, eta zuri hamar leinu emango dizkizut.
36 Haren semeari leinu bakarra utziko diot; horrela, neure egoitza izateko aukeratu nuen hirian, Jerusalemen, ene zerbitzari Davidek argi-zuzi bat izanen du beti nire aurrean.
37 Zu, berriz, nahi izango duzun toki guztietako errege egingo zaitut; Israelen errege izanen zara.
38 Nik agindutako guztia betetzen baduzu, nire lege eta aginduak gordez, ene zerbitzari Davidek egin zuen bezala, zeurekin izango nauzu. Errege-etxe iraunkorra emango dizut, Davidi eman niona bezalakoa. Israel emango dizut;
39 horrela apalaraziko ditut Daviden ondorengoak; baina ez betiko”».
40 Jeroboam hil nahian ibili zen Salomon; hark, ordea, Egiptora egin zuen ihes, Egiptoko errege Xixak-engana, eta han egon zen, Salomon hil arte.