24 Lurralde hartan baziren prostituzio sakraturako gizon eta emakumeak. Israeldarren aurretik Jaunak bota zituen jentilen likiskeria guztiak egin zituzten.
25 Roboamen erregealdiaren bosgarren urtean, Egiptoko errege Xixak Jerusalemi erasotzera etorri zen
26 eta Jaunaren etxeko eta erregearen jauregiko altxorrez jabetu. Dena harrapatu zuen, baita Salomonek eginiko urrezko babeskiak ere.
27 Hauen ordez, Roboamek brontzezko babeskiak egin eta jauregiko sarrera zaintzen zuen taldearen buru zirenei utzi zizkien.
28 Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen, eta gero berriro zaintzaile-gelara ekartzen.
29 Roboamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
30 Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen.