9 «Ea, zoaz Sidongo Sareptara eta geldi zaitez bertan bizitzen. Zuri jaten emateko agindu diot hango emakume alargun bati».
10 Elias Sareptara joan zen. Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Dei egin eta esan zion:—Ekardazu, arren, antoxinean ur pixka bat, edan dezadan.
11 Emakumea ur bila zihoanean, Eliasek dei egin eta esan zion:—Ekardazu, arren, ogi-puska bat ere.
12 Emakumeak ihardetsi zion:—Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dut batere ogirik; eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Zotzak biltzen ari nintzen, neure semearentzat eta biontzat ogi pixka bat egin, jan eta gero hil gaitezen.
13 Eliasek esan zion:—Ez izan beldurrik. Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo duzu semearentzat eta biontzat.
14 Hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Ogi-irinaren katilua ez da hustuko, ezta oliontzia agortuko ere, Jaunak lur gainera euria egin dezan arte».
15 Joan zen, bada, emakumea eta egin zuen Eliasek esana. Eta luzaroan jan ahal izan zuten Eliasek, emakumeak eta beronen semeak.