26 Hartu zuten, bada, eman zieten zekorra, prestatu zuten eta goizetik eguerdiraino Baali deika ari izan ziren, esanez: «Baal, erantzun!» Han ez zen, ordea, inolako ahotsik, ez eta erantzungo zuenik. Dantzan ari izan ziren, egina zuten aldarearen inguruan.
27 Eguerdian iseka egiten hasi zitzaien Elias, esanez:—Egizue dei ozenkiago! Jainkoa duk, eta oso lanpetua egongo duk, edo alde egin beharra izango zian edota bidaian izango duk. Behar bada, lo egongo duk eta iratzarri beharra izanen dik.
28 Haiek, orduan, deiadar handiagoak egiten zituzten eta, ohi zutenez, ebakiak egiten zizkioten beren buruari ezpataz eta zulagailuz, gorputzean behera odola zeriela gelditzeraino.
29 Eguerdi ostean, beren profeta-trantzean jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordu arte; han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ezta erantzun-arrastorik ere.
30 Orduan, esan zion Eliasek herri osoari:—Hurbil zakizkidate!Herri osoa hurbildu zitzaion. Desegina zegoen Jaunaren aldarea berreraiki zuen Eliasek.
31 Hartu zituen hamabi harri, Jakoben —Jaunak «Israel izango duzu izena» esan zion haren— ondorengoen leinu bakoitzeko bana,
32 eta harri haiez aldarea eraiki zuen Jaunarentzat. Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren,