43 Orduan, agindu zion bere mutilari:—Igo eta begira itsasaldera.Igo zen mutila eta esan zuen:—Ez dago ezer.Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko.
44 Zazpigarrenean morroiak esan zuen:—Esku-arra beteko laino koxkor bat dator itsasaldetik.Eliasek esan zion:—Igo eta esaiok Akabi atontzeko guda-gurdia eta jaisteko, zaparradak bidea itxi baino lehen.
45 Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez, eta izugarrizko erauntsia egin zuen. Akab guda-gurdira igo eta Izreelera joan zen.
46 Jaunaren indarrak eraginik, Elias jantzia gerrian lotu eta lasterka joan zen Akaben aurretik Izreeleraino.