11 Israelgo erregeak ihardetsi zion:—Esaiozue hau: «Ez harrotu borrokara joatean, borrokatik itzultzean baizik».
12 Ben-Hadad, beste erregeekin batera, oihal-etxoletan edaten ari zen erantzun hau hartu zuenean. Orduan, agindu zien bere ofizialei: «Eraso!» Eta Samaria hiriari erasotzeko prestatu ziren.
13 Hortan, profeta bat hurbildu zitzaion Israelgo errege Akabi, eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Ikusten al duzu jendetza handi hori? Zeure eskura emango dizut gaur. Horrela jakingo duzu ni naizela Jauna».
14 Akabek esan zuen:—Noren bidez?Profetak erantzun:—Hau dio Jaunak: «Eskualdeburuen laguntzaile diren gazteen bidez».Akabek, berriro:—Nork ekingo dio borrokari?Profetak erantzun:—Zuk.
15 Zenbatu zituen Akabek eskualdeburuen laguntzaile ziren gazte haiek: berrehun eta hogeita hamabi ziren. Ondoren, israeldar gudarosteko gainerako jendea zenbatu zuen: zazpi mila gizon ziren.
16 Eguerdian, Ben-Hadad, bere laguntzaile zituen hogeita hamabi erregeekin batera, horditu arte oihal-etxoletan edaten ari zen bitartean, irtenaldi bat egin zuten israeldarrek,
17 eskualdeburuen laguntzaile haiek aurretik zituztela. Zer ote zen ikustera bidali zituen batzuk Ben-Hadadek eta honela jakinarazi zioten:—Gizon batzuk atera dira Samariatik.