1 Hona zer gertatu zen hurrengo batean. Bazuen Izreelgo Nabotek mahasti bat Izreelen, Samariako errege Akaben jauregi ondoan.
2 Akab honela mintzatu zitzaion Naboti:—Emadazu zeure mahastia, neuretzat baratze bat egin dezadan, nire etxe ondoan baitago. Ordainetan, mahasti hobea emanen dizut; nahiago baduzu, berriz, zilarretan ordainduko dizut.
3 Nabotek erantzun zion Akabi:—Ez diezadala Jaunak utzi gure arbasoengandiko ondarea zuri ematen!
4 Akab etxera goibel eta haserre joan zen, Izreelgo Nabotek arbasoengandiko ondarea eman nahi izan ez ziolako. Eta ohean etzan zen, aurpegia gorderik, deus ere jan gabe.