1 Egiptoko errege faraoiaren senitarteko egin zen Salomon, haren alaba emaztetzat hartuz. Daviden Hirira eraman zuen, harik eta bere jauregia, Jaunaren etxea eta Jerusalem inguruko harresiak eraiki arte.
2 Herriak muinoetan eskaini ohi zituen opariak, artean ez baitzuten Jaunari eginiko tenplurik.
3 Maite zuen Salomonek Jauna eta betetzen zituen bere aita Daviden arauak; alabaina, berak ere muinoetan eskaini ohi zituen opariak eta erretzen intsentsua.
4 Behinola, Gabaonera joan zen erregea opariak eskaintzera, huraxe baitzen kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-opari eskaini zituen Salomonek aldare gainean.