17 Hau zioen haietarik batek:—Otoi, ene jauna! Hara, emakume hau eta biok etxe berean bizi gara, eta hau etxean zela haurra izan nuen nik.
18 Ni haurraz erdi eta handik hiru egunera, emakume honek ere haurra izan zuen. Biok batera geunden; ez zen beste inor gurekin etxean, gu biok izan ezik.
19 Gau batez hil egin zen emakume honen semea, berak ohean azpian hartu zuelako.
20 Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri.
21 Goizean, nire semeari bularra emateko jaiki nintzenean, hila zegoen. Eguna argitzean, ordea, begiratu nion ongi eta ikusi nuen ez zela nik izandako semea.
22 Beste emakumeak, aldiz, hau zioen:—Ez! Nire semea dun bizi dena, eta hirea hildakoa!Besteak, berriz:—Ez! Hildakoa dun hirea; bizi dena nirea.Horrela ari ziren ezbaian, erregearen aurrean.
23 Orduan, erregeak esan zuen:—Beraz, batak dio berea duela bizi dena eta bestearena hildakoa; besteak, berriz, alderantziz.