9 Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, nola izan zure herri handi hau gobernatzeko gauza?
10 Atsegin izan zuen Jaunak Salomonen eskari hau.
11 Orduan, Jainkoak esan zion Salomoni:—Halako eskaria egin didazulako eta zeuretzat urte asko, aberastasuna edota zeure etsaien heriotza eskatu ordez, zuzen gobernatzeko adimena eskatu didazulako,
12 emango dizut eskatu duzuna. Begira, zure aurretik inork izan ez dituen eta zure ondoren ere inork izango ez dituen bezainbateko jakinduria eta adimena damazkizut.
13 Gainera, eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian.
14 Zuen aita David ibili zen bezala zu ere nire bideetan zintzo eta nire arau eta aginduak betez ibiltzen bazara, bizitza luzea emanen dizut.
15 Esnatzean, Salomon ohartu zen Jauna ametsetan agertu zitzaiola. Jerusalemera itzuli eta Jaunaren itun-kutxaren aurrera sarturik, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen. Gero, otordua egin zuen bere zerbitzari guztiekin.