23 Santutegirako olibondo-zurezko hegaldun izaki bi egin zituen, bosna metro luzekoak.
24 Lehenengo hegaldun izakiaren hegoak, zein bata zein bestea, bina metro eta erdi ziren; hego-mutur batetik besteraino bost metro.
25 Beste hegaldun izakia ere bost metro zen. Neurri eta tankera bera zuten bi izakiek.
26 Izaki biak bosna metro ziren gora.
27 Jaunaren etxeko santutegian ezarri zituen Salomonek hegaldun izakiak, hegoak zabalik: bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdi aldeko bi hegalek, berriz, elkar ukitzen zuten tenpluaren erdialdean.
28 Hegaldun izaki haiek ere urrez jantzi zituen.
29 Nola barruko hala kanpoko hormetan, inguru guztian, hegaldun izaki-irudiak, palmondo eta lore-sorten irudiak zizelkatu zituen.