35 Hauetan ere hegaldun izakiak, palmondoak eta lore-sortak zizelkatu zituen, eta guztiak urrez estali.
36 Azkenean, harlanduzko hiru lerroko eta zedrozko habe-lerro bateko horma eraikiz, barneko ataria egin zuen.
37 Salomonen erregealdiko laugarren urteko Zib hilean ezarri zituzten Jaunaren etxeko oinarriak,
38 eta hamaikagarren urteko Bul hilean, hots, zortzigarren hilabetean bukatu zuten oso-osorik, egitamu guztien arabera. Beraz, zazpi urtetan eraiki zuen tenplua Salomonek.