16 “Neure herri Israel Egiptotik atera nuen egunetik ez dut Israelgo leinu guztien artean inongo hiririk hautatu, nire egoitza izango zen etxea egin ziezadaten; baizik eta David aukeratu nuen, ene herri Israelen buruzagi izan zedin”.
17 Gure aita Davidek izan zuen Jaunarentzat, Israelen Jainkoarentzat, tenplua eraikitzeko asmoa.
18 Jaunak, ordea, esan zion gure aita Davidi: “Asmo ona izan duzu zeure bihotzean, niretzat etxea eraikitzekoa.
19 Alabaina, ez didazu zuk eraikiko etxea, zure erraietatik sortutako semeak baizik”.
20 Horra bada, bete du Jaunak emaniko hitza. Ni egin naiz errege gure aita Daviden ondoren, eta Israelgo errege-aulkian eseri naiz, Jaunak esan bezala. Nik eraiki diot etxea Jaunari, Israelen Jainkoari,
21 eta han toki berezia egin diot bertan ezartzeko: gure gurasoak Egiptotik atera zituenean Jaunak beraiekin eginiko itunaren agiria daukan kutxa».
22 Salomonek, Jaunaren aldare aurrean zutik, israeldarren biltzar osoaren aitzinean, eskuak zerurantz zabalik,