6 Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.
7 Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta honen hagak gainetik estaliz.
8 Haga hauek luzeak zirenez, berauen muturrak santutegiaren aurrean zegoen sala handitik ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han daude gaurdaino.
9 Kutxan ez zegoen, Horeb mendian Moisesek bertan ipini zituen bi harlauzak baizik, Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlauzak, alegia.
10 Apaizak santutegitik ateratzean, lainoak bete zuen Jaunaren etxea.
11 Apaizak ezin ziren han egon beren eginkizuna betetzen laino hura zela eta; izan ere, Jaunaren aintzak bete zuen Jaunaren etxea.
12 Orduan, Salomonek esan zuen:«Jauna,ilunpean biziko zinela esan zenuen,