1 Filistearrak israeldarren kontra borrokatu ziren, eta israeldarrak ihesi joan ziren; baina batzuk hilak erori ziren Gilboa mendian.
2 Filistearrek Saul eta beronen semeen ondoren joan eta hil egin zituzten Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua.
3 Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten.
4 Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen».Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak jota baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua.
5 Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil.