11 Filistearrek Sauli egina Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutenean,
12 jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.
13 Jaunarekiko desleiala izan zelako hil zen Saul; izan ere, ez zuen bete Jaunak agindua eta, gainera, emakume nekromante bati egin zion kontsulta,
14 Jaunari egin beharrean. Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.