1 Davidi, Kixen seme Saulengandik urruti ibili behar izan zuen aldi haietan, zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen. Haren gudari adoretsuen artekoak ziren eta guduan lagun zituen.
2 Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.Hona hemen, Saul bezala, Benjaminen leinuko ziren gudariak:
3 Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu;
4 Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia;