1 Davidek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buru eta buruzagi guztiekin elkarrizketatu ondoren,
2 esan zion israeldarren biltzar osoari: «Ongi iruditzen bazaizue eta Jaunak, gure Jainkoak, hala nahi badu, deia bidaliko diegu Israelgo eskualde guztietan diren gure senideei, baita herrixka eta berauen inguruetan bizi diren apaiz eta lebitarrei ere, gurekin bil daitezen.
3 Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian».
4 Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.