7 Elixama, Beeliada eta Elifelet.
8 David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. David, hori jakitean, haiei aurre egitera atera zen.
9 Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean zabaldu ziren.
10 Davidek kontsulta egin zion Jainkoari:—Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura?Jaunak erantzun:—Bai, eraso! Emango dizkizut.
11 Filistearrak Baal-Peratzimera etorriak ziren. Ebaki-ebaki egin zituen han Davidek. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jainkoak nire etsaiak nire bitartez, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal-Peratzim, hau da, «Ebakiduren Jauna».
12 Filistearrek han utzi zituzten beren sasijainkoen irudiak, eta Davidek sutan erretzeko agindu zuen.
13 Filistearrak berriro zabaldu ziren haran hartan.