6 Netanelen seme Xemaias idazkariak idatzi zuen zerrenda, aurrean erregea, funtzionarioak, Tzadok apaiza, Abiatarren seme Ahimelek eta apaizen nahiz lebitarren familiaburuak zituelarik. Zozketa bakoitzean Eleazarren bi senitarte ateratzen zituzten eta Itamarren senitarte bat.
7-18 Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miiamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.
19 Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.
20 Hona hemen Lebiren beste ondorengo batzuen familiaburuen zerrenda: Amramen ondorengoen artean Xubael, eta Xubaelen ondorengoen artean Jehdeias.
21 Rehabiasen ondorengoen artean Ixias zen familiaburu.
22 Itzharren ondorengoen artean Xelomot; Xelomoten ondorengoen artean Jahat.
23 Hebronen semeak: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel, laugarrena Jekamam.