3 bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea.
4 Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege.Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.
5 Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.
6 Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet,
7 Nogah, Nefeg, Jafias,
8 Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi.
9 Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba.