19 Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben kontra ere borrokatu ziren.
20 Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menderatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak.
21 Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso.
22 Gizon asko erori zen hilik, Jainkoa izan baitzuten israeldarrek guduan gidari. Eta haien lurraldean gelditu ziren bizitzen erbestealdia arte.
23 Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren.
24 Hona hemen haien senitarteburuen izenak: Efer, Ixei, Eliel, Azriel, Jeremias, Hodabias eta Jahdiel; gizon adoretsu eta ospetsuak, eta denak senitarteburu.
25 Baina desleial izan ziren beren arbasoen Jainkoarekiko, eta beraiek sartu ahala Jainkoak hondatu zituen herrien sasijainkoak gurtu zituzten.