9 Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan.
10 Saulen garaian, agartarren kontra borroka egin eta menderatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.
11 Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino.
12 Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen.
13 Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber.
14 Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena.
15 Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek.