13 Samuelen semeak: lehena Joel, bigarrena Abias.
14 Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei, honena Uza,
15 honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
16 Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako.
17 Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.
18 Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena,
19 hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena,