48 Merariren ondorengo senitarteetakoei zozketa eginik, hamabi hiri eman zizkieten Ruben, Gad eta Zabulonen lurraldeetan.
49 Aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrak eman zizkieten israeldarrek lebitarrei.
50 Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.
51 Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.
52 Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezer,
53 Jokmeam, Bet-Horon,
54 Aialon, Gat-Rimon,