1 Israeldar guztiak, senitartez senitarte, idatziak gelditu ziren Israelgo erregeen liburuan.Juda erreinuko jendea, Jainkoarekiko desleial izan zelako, erbesteratu egin zuten Babiloniara.
2 Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak.
3 Juda, Benjamin, Efraim eta Manasesen leinuetako jendea jarri zen bizitzen Jerusalemen.
4 Judaren seme Peretzen ondorengoetarikoa zen Utai, Amihuden semea —hau Omrirena, hau Imrirena, hau Banirena—.
5 Xilotarren ondorengoetakoak: Asaias, lehenengoa, eta beronen semeak.
6 Zerahen ondorengoak: Jeuel eta beronen ahaideak; orotara seiehun eta laurogeita hamar ziren.