32 Era berean, Kehaten senitarteko beste lebitar batzuk arduratzen ziren larunbatero eskainiriko ogia egiteaz.
33 Kantuez arduratzen ziren lebitar familiaburuek tenpluan zituzten beren logelak, eta ez zuten beste zerbitzurik, gau eta egun bete behar izaten baitzuten beren eginkizuna.
34 Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Denak Jerusalemen bizi izan ziren.
35 Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin
36 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner, Nadab,
37 Gedor, Ahio, Zakarias eta Miklot.
38 Miklotek Ximeam sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.