36 Jerusalemgo harresiak handiago egitea eta hango gotorleku eta hiri artean horma handi bat egitea ere erabaki zuten; horrela, gotorlekua isolatua geldituko zen, eta gotorlekukoek ezin izango zuten ezer erosi, ez saldu.
37 Bildu ziren, beraz, Jerusalem berreraikitzeko; izan ere, ekialdeko harresia, Zedron errekara begira zegoena, eroria zegoen. Era berean, Kafenata izeneko auzunea ere berreraiki zuten.
38 Simonek, bere aldetik, Xefela lautadako Adida hiria berreraiki eta gotortu zuen, eta ateak eta morroiloak ipini zizkion.
39 Trifonek Asiako errege izan nahi zuen, koroa jantzi eta Antioko erregea hil.
40 Baina beldur zen Jonatanek ez ote zion eragotziko eta gerra egingo. Horregatik, harrapatu egin nahi zuen eta hil. Abiatu zen, bada, eta Bet-San hirira heldu.
41 Jonatan ere, aukerako berrogei mila gudari berekin zituela, Trifonen bila abiatu zen eta Bet-Sanera heldu.
42 Jonatan gudaroste handiarekin zetorrela ikusirik, beldur izan zen Trifon Jonatani erasotzeko,