40 Baina beldur zen Jonatanek ez ote zion eragotziko eta gerra egingo. Horregatik, harrapatu egin nahi zuen eta hil. Abiatu zen, bada, eta Bet-San hirira heldu.
41 Jonatan ere, aukerako berrogei mila gudari berekin zituela, Trifonen bila abiatu zen eta Bet-Sanera heldu.
42 Jonatan gudaroste handiarekin zetorrela ikusirik, beldur izan zen Trifon Jonatani erasotzeko,
43 eta ohore handiz hartu zuen, bere adiskide guztiei aurkeztuz eta esku-erakutsiak eskainiz.
44 Gero, esan zion Jonatani: «Zergatik nekarazi duzu jende hau guztia, geure artean inolako gerrarik ez dugularik?
45 Bidal itzazu beren etxeetara, aukeratu gizon batzuk zuri lagun egiteko eta zatoz nirekin Ptolemaidara. Hiri hori, gainerako gotorlekuak, bertako gudari-taldea eta funtzionarioak emango dizkizut. Gero, ni joan egingo naiz, horretarako etorria naiz eta».
46 Sinetsi egin zion Jonatanek Trifoni eta, honek esan bezala, bidali egin zuen gudarostea Judeara,