8 Oniasek ongietorri handia egin zion zuen mezulariari, eta gudalagun izateaz eta adiskidetasunaz argi eta garbi mintzo zen gutuna ere hartu zuen.
9 Guk ez dugu halako hitzarmenen beharrik, geure liburu santuek indartzen baikaituzte.
10 Hala ere, zuei mandatariak bidaltzen saiatu gara, zuekin ditugun senidetasuna eta adiskidetasuna berritzeko, zuentzat arrotz gerta ez gaitezen. Izan ere, denbora asko da idatzi zenigutela.
11 Gu, geure aldetik, etengabe oroitzen gara zuetaz, jai eta beste egun jakinetan egin ohi ditugun opari-eskaintza eta otoitzetan. Izan ere, egoki da eta zuzen senideez oroitzea.
12 Pozten gara zuek ospetsu izateaz.
13 Gu, berriz, atsekabe eta gerra artean gabiltza, inguruetako erregeek eraso egin baitigute.
14 Baina borroka hauekin ez zaituztegu gogaitu nahi izan, ez zuek, ez gainerako gudalagunak eta adiskideak.