26 Dolu handia egin zion Israel osoak eta negar handiak egun askotan.
27 Simonek bere aita eta anaien hilobi gainean eraikuntza handi bat eginarazi zuen, urrutitik ikusteko erakoa, aurretik eta atzetik harlanduz egina.
28 Zazpi piramide ere eraiki zituen, bata bestearen ondoan, bere aita, ama eta lau anaien omenez.
29 Gero, apaindu egin zituen, inguruan zutabe garaiak eraikiz. Zutabeetan arma-sortak zizelkarazi zituen, betiereko oroigarri, eta haien ondoan itsasontziak, itsasoz zihoazenek ikus ahal izan zitzaten.
30 Halakoxe hilobia eginarazi zuen Simonek Modinen, eta han dago gaurdaino.
31 Trifonek, Antioko errege gaztearen kontra azpikeriaz jokatuz, hil egin zuen.
32 Haren errege-aulkian eseri eta Asiako koroa hartu zuen, eta izugarrizko kaltea egin zion herriari.