31 Trifonek, Antioko errege gaztearen kontra azpikeriaz jokatuz, hil egin zuen.
32 Haren errege-aulkian eseri eta Asiako koroa hartu zuen, eta izugarrizko kaltea egin zion herriari.
33 Bitartean, Judeako gotorlekuak berreraiki zituen Simonek, dorre garaiz eta harresi handiz inguratu, ateak eta morroiloak ipini eta janaria bildu zuen beraietan.
34 Ondoren, gizon batzuk hautatu eta Demetrio erregeagana bidali zituen, juduen herrialdeari zergak ordaindu beharra barkatzeko eskatzera, Trifonek ostu besterik ez baitzien egin.
35 Demetrio erregeak, eskari horri erantzunez, honako gutun hau idatzi zion:
36 «Demetrio erregeak Simon apaiz nagusi eta erregearen adiskideari, arduradunei eta judu-herri osoari, agur!
37 Hartu ditugu bidali dizkiguzuen urrezko koroa eta palmadarra. Prest gaude zuekin erabateko bakeak egiteko, zergak ordaindu beharra ken diezazueten aginduz funtzionarioei idazteko ere bai.