1 Seleukotarren agintealdiko ehun eta hirurogeita bigarren urtean Demetrio erregea, bere gudarostea bildurik, Mediara abiatu zen, Trifonen kontra borrokatzeko laguntza bila.
2 Baina Pertsiako eta Mediako errege Arsakek, Demetrio beraren lurraldean sartu zela jakitean, bere gudalburuetako bat bidali zuen Demetrio bizirik atzeman zezan.
3 Joan zen, bada, gudalburua, eta Demetrioren gudarostea menderatu eta atzeman egin zuen erregea. Gero, Arsakengana eraman zuen eta honek preso sartu.
4 Judea herrialdeakbakea izan zuen Simonen egunetan.Bere herriaren onabilatu zuen Simonek,eta herriak begi onezikusi zituen betiharen agintaritza eta ospea.
5 Ospetsu izateaz gainera,Jope bere portu egin zueneta greziar uharteetarako bidea ireki.