44 Inork ere, herritar nahiz apaiz, ezin izango du baztertu erabaki hauetarik bat ere, ez hark emaniko aginduei kontra egin, ez eta haren baimenik gabe biltzarrik egin, ez purpuraz jantzi edota urrezko orrazirik eraman ere.
45 Norbaitek erabaki hauek baztertzen nahiz hausten baditu, errudun izanen da.
46 Herri osoa bat etorri zen erabaki hauen arabera jokatzeko eskubidea Simoni ematerakoan.
47 Simonek ontzat hartu zuen apaizgo nagusia, baita juduen eta apaizen gudalburu eta gobernari izatea eta denen buruzagi izatea ere».
48 Agiri hau brontzezko oholetan grabatzea eta santutegiko esparruan agerian jartzea erabaki zuten.
49 Kopiak altxortegian gorde behar ziren, Simonen eta beronen semeen eskura.