1 Demetrio erregearen seme Antiokok gutuna bidali zien greziar uharteetatik Simoni, apaiz nagusi eta juduen gobernariari, eta herri osoari.
2 Hona hemen zer zioen: «Antioko erregeak Simon apaiz nagusi eta gobernariari eta judu-herri osoari, agur!
3 Gizon gaizkile batzuk gure gurasoen erreinuaz jabetu direnez, erreinu horri buruz ditudan eskubideez baliaturik, bera neureganatzea erabaki dut eta lehen zegoen erara itzultzea. Horretarako, gudaroste handia bildu dut eta gudaontziak armatu.
4 Geure herrialdean lehorreratu nahi dut, bera hondatu eta bertako hiriak xehatu dituztenak zigortzeko.
5 Berretsi egiten dizkizut nire aurreko erregeek egin zizkizuten zerga-kentze guztiak, baita gainerako dohainak ere.
6 Zure lurraldean erabiliko den dirua egiteko baimena ematen dizut.