21 Beraz, juduen herrialdetik gizon gaizkileak ihesi joan eta zuenean gerizatzen badira, itzul itzazue Simon apaiz nagusiaren eskuetara, bere legearen arabera zigor ditzan».
22 Gutun hau bera bidali zieten Demetrio, Atalo, Ariarate eta Arsake erregeei,
23 baita herrialde guztietara ere: Sampsame, Esparta, Delos, Mindos, Sizion, Karia, Samos, Panfilia, Lizia, Halikarnaso, Rodas, Faselida, Kos, Side, Arados, Gortina, Knido, Zipre eta Zirenera..
24 Gutun beronen beste kopia bat Simon apaiz nagusiari ere igorri zioten.
25 Bitartean, Antioko erregeak kanpalekua Dora hiriaren inguruetan ezarri zuen eta gudari-taldeak bidaltzen zituen etengabe hiriaren kontra, guda-tramankuluez ere baliatuz. Inguratua zeukan Trifon, eta ezin zen inor atera, ez sartu.
26 Simonek aukerako bi mila gizon bidali zizkion beraren alde borrokatzeko, baita zilarra, urrea eta arma ugari ere.
27 Baina Antiokok ez zituen hartu nahi izan; gainera, aurrez Simoni hitzemandako guztia atzera bota zuen eta beraren kontra jarri.