12 Santutegia bera ere,gure santutegi eder eta ospetsua,horra toki bakarti bihurtua,jentil-herriek profanatua.
13 Zertarako bizi luzaroago?»
14 Matatiasek eta semeek, jantziak urratu eta zakukia soinean harturik, dolu handia egin zuten.
15 Horretan, heldu ziren Modin hirira Antioko erregearen funtzionarioak; bere erlijioa ukarazi eta idoloei sakrifizioak eskainarazi behar zioten jendeari.
16 Israeldar asko funtzionarioengana joan zen; Matatias eta semeak, ordea, aparte gelditu ziren, denak batera.
17 Erregeak bidalitako funtzionarioak honela mintzatu zitzaizkion Matatiasi:—Buruzagi ospetsu eta indartsua zara hiri honetan, eta zeure seme eta senideek babesten zaituzte.
18 Aurrera zaitez, beraz, beste inor baino lehen eta bete erregearen agindua, beste herrialdeetakoek, Judeako jendeak eta Jerusalemen gelditu direnek egin duten bezala. Orduan, zu eta zure semeak erregearen adiskideetakoak izanen zarete, eta zilar, urre eta esku-erakutsi asko emanen dizue saritzat.