19 Matatiasek, ordea, esan zuen ahots handiz:—Erregearen menpeko beste herri guztiek, erregearen aginduak betez, beren arbasoen erlijio-ohiturak baztertzen badituzte ere,
20 nik, nire seme eta senideek Jainkoak gure arbasoekin egindako itunari eutsiko diogu.
21 Jainko errukitsuak ez dezala nahi guk legea eta aginduak bazter ditzagun.
22 Ez ditugu beteko erregearen aginduak, ezta aldatuko ere ezertan geure erlijio-ohiturak.
23 Matatiasek hitz hauek esan zitueneko, judu bat, denen bistan aurreratu zen Modin hirian eraikia zegoen aldare gainean sakrifizioa eskaintzera, erregeak agindu bezala.
24 Hori ikustean, sutu egin zitzaion barrua Matatiasi. Legearekiko maiteminak eraginik, amorru bizian, lasterka joan eta lepoa moztu zion judu hari aldare gainean.
25 Jendea sakrifizioak eskaintzera behartzen zuen funtzionarioa ere hil egin zuen, eta aldarea porrokatu.