30 beren emazte, seme-alaba eta abereekin. Izan ere, zorigaitz gogorra zuten gainean.
31 Jakinarazi zieten erregearen funtzionarioei eta Jerusalemen, Daviden Hirian, bildua zegoen gudarosteari, erregearen agindua bete ez zutenak basamortura joanak zirela leize-zuloetan gordetzera.
32 Orduan, gudari-multzo handi bat haien ondoren abiatu zen, eta aurkitu zituztenean, haien aurrez aurre ezarri zuten kanpalekua eta erasotzeko prestatu ziren. Larunbata zen.
33 Agindu hau eman zieten juduei:—Aski da! Atera hortik, bete erregearen agindua, eta salbatuko duzue bizia.
34 Juduek erantzun zuten:—Ez gara aterako hemendik, ezta beteko ere erregearen agindua. Ez dugu hautsiko larunbatari buruzko legea.
35 Orduan, eraso egin zieten.
36 Baina juduek ez zuten erantzun, ez harriak jaurtiz, ez leize-zuloak itxiz.