48 Horrela, jentilen eta erregeen menpetik salbatu egin zuten legea, errege bekatari hari nagusitzen utzi gabe.
49 Matatiasek, bizitza bukatzear zuelarik, esan zien semeei:«Horra, harrokeria eta bidegabekeria dira orain nagusi; hondamendi eta haserre biziaren aldia da.
50 «Ene semeok, izan ezazue legearekiko maitemina; eman zeuen bizia Jainkoak gure arbasoekin egin zuen itunaren alde.
51 «Izan gogoan gure arbasoek beren garaian egin zituztenak. Ospe handia hartuko duzue eta betiereko izena.
52 «Abraham, Jainkoak aztertu zuenean, ez al zen leial izan? Horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.
53 «Josek bere atsekabealdian ere bete zuen agindua, eta Egiptoko jaun egin zuten.
54 «Gure arbaso Pinhasi, bere maitemin gartsuarengatik, bere ondorengoak beti apaiz izango zirela hitzeman zion Jainkoak.