64 Semeok, izan sendo eta iraun tinko Jainkoaren legean, lege horrek beteko baitzaituzte aintzaz.
65 Horra hor zuen anaia Simon; gizon zentzuduna da. Entzun iezaiozue beti; aita bezala izanen duzue.
66 Judas Makabearra ausarta da gaztetandik; gudalburu izanen duzue eta berak zuzenduko du jentil-herrien kontrako borroka.
67 Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria,
68 itzuli jentil-herriei berek egin dizueten kaltea eta bete arretaz legearen aginduak».
69 Ondoren, bere semeak bedeinkatu eta hil egin zen.
70 Seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita seigarren urtea zen. Modin hirian ehortzi zuten, bere gurasoen hilobian. Israel osoak dolu handia egin zuen Matatiasengatik.