8 Ohorerik gabeko gizona bezalaxegelditu da tenplua.
9 Eraman egin dituzteberaren ospea ziren ontziak.Haurrak plazetan sarraskitu dituzte,gazteak etsaien ezpataz erori dira.
10 Jentil-herri guztiakjabetu dira gure erreinuaz,bertako ondasunakberenganatu dituzte.
11 Apaindura guztiakkendu dizkiote Jerusalemi;aske zen, eta orain esklabo.
12 Santutegia bera ere,gure santutegi eder eta ospetsua,horra toki bakarti bihurtua,jentil-herriek profanatua.
13 Zertarako bizi luzaroago?»
14 Matatiasek eta semeek, jantziak urratu eta zakukia soinean harturik, dolu handia egin zuten.