1 Matatiasen ondorengoa beraren seme Judas izan zen, Makabearra deitua.
2 Senideak eta aitaren jarraitzaile guztiak bere alde izan zituen eta gogoz borrokatu ziren Israelen alde.
3 Bere herriaren izen ospetsuazabaldu zuen Judasek,erraldoiaren antzera jantzi zuenbular-oskola eta gerrian hartuborrokarako armak.Borroka egin zueneta bere ezpataz babestu gudarostea.
4 Lehoiaren antzeko izan zenegintzetan,harrapakinen aurreanorroka ari denlehoikumearen antzeko.