28 Bere altxortegia ireki eta urte beteko soldata eman zien gudariei, edozertarako prest egoteko aginduz.
29 Ohartu zen, ordea, altxortegian dirurik ez zela gelditzen eta eskualde hartako zergak murritzak zirela. Antzinatik zetozen legeak deuseztatzean, erregeak berak herrialde hari erakarritako istilu eta hondamendiagatik gertatu zen hori.
30 Beldur zen erregea ez ote zuen aski izango, ordu arte hain eskuzabal, bere aurrekoek baino askoz ere esku zabalago, egin ohi zituen gastuak eta emaitzak ordaintzeko.
31 Herstura larri hartan, Pertsiara joan eta, hango eskualdeetako zergak bilduz, diru asko eskuratzea erabaki zuen.
32 Eufrates ibaitik Egiptoko mugak arteko lurraldean Lisias utzi zuen errege-arazoen arduradun nagusi; handikietakoa zen Lisias eta errege-jatorrikoa.
33 Bere seme Antiokoren heziketaz ere arduratzeko agindu zion, bera etorri arte.
34 Gudarostearen erdia eta elefante-taldea utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz. Judea eta Jerusalemgo bizilagunen kontra